Teknika
SERIGRAFIA
Tinten eta pantailen bidez egiten den estanpazio-teknika.
Ezaugarriak
- Bi tinta mota erabiltzen ditugu: plastisol (PVCz egina) eta urez egindako tintak (al agua). Akabera desberdina dute.
- Pantone koloreak.
- Kotoian, lihoan eta poliesterrean erabil daiteke.
- Iraunkortasuna, elastikotasuna eta erresistentzia bermatzen dute.
Zehaztapenak
- Gutxieneko ekoizpena: 50 unitate.
- Estanpazio tamaina: 50 unitate horiek tamaina bera izango dute, arroparen talla edozein dela ere (XS, M, XL...).
- Pantailak: Diseinuaren kolore bakoitzeko pantaila bat behar da. Kolore gehiago = kostu handiagoa.
- Arropa kolorea: Prezioan eragiten du basea/maskara behar dugulako. Ez da berdina tinta beltza kamiseta zuri batean edo tinta zuria kamiseta beltz batean inprimatzea.
- Pantailaren gehieneko neurriak: Arropa 42 × 32 cm; Tote bag 30 × 28 cm.
Onartutako fitxategiak
PDF, AI, SVG (bektoriala)
Gutxieneko ekoizpena
+50 unitate
Entrega epea
2 aste
Arroparen zainketa neurriak
- Tenperatura maximoa: 30°C
- Garbitu alderantziz
- Lixibarik ez
- Lehorgailurik ez
- Plantxatu alderantziz
