Eskaria egiteko prozedura

Eskariaren oinarrizko informazioa jasoko dugu eta zure beharrak aztertuko ditugu.

Bezeroaren datuak

–  Izen-abizenak
–  Telefono zenbakia
–  Helbide elektronikoa

Eskariaren informazioa

– Noiz jaso nahi duzun eskaria (Entrega-data zehatzik badago, hasieratik adierazi)
– Zer egin nahi duzun (mertxandisinga, textila, etab.) Produktua zehaztu
– Kopurua
– Produktuaren edo arroparen kolorea zehaztu
– Estanpaketaren kolorea(k)
– Diseinuaren kokapena
– Zure ideiaren azalpena

Diseinua

– Logoa edo diseinua SVG, AI edo bektore-formatuan

* Kontuan hartzeko:
Aurkeztutako fitxategiak moldaketak, bermarrazketa edo egokitzapen teknikoak behar baditu, lan horiek kostu gehigarria izan dezakete, behar den denboraren eta lanaren konplexutasunaren arabera. Hala ere, kasu bakoitza banaka baloratuko da.

Eskatu aurrekontua

Aurrekontua, produktuaren informazioa eta lehen simulazioak bidaliko dizkizugu.

Jasotako informazioarekin aurrekontua prestatuko dugu.

Aurrekontuarekin batera honako informazioa bidaliko da:
– Produktuen fitxa teknikoak
– Diseinuaren inguruko gomendio eta zehaztapenak
– Ekoizpen-epeei buruzko informazioa
– Simulazioak edo lehen proposamen grafikoa

GUTXIENEKO ESKAERAK
– Mertxandising produktuak: gutxienez 25 unitate produktu bakoitzeko.
– Serigrafia bidezko ekoizpena: gutxienez 50 unitate.
– Beste estanpaketa-teknikak: ez dago gutxieneko kopururik, martxan jartzeko kostuak hartuko dira kontutan.

*Gutxieneko kopuruak produktuaren eta ekoizpen-sistemaren arabera alda daitezke.

Aurrekontua eta proposamena aztertu ondoren, beharrezko aldaketak egingo dira bezeroaren iritzia eta beharrak kontuan hartuta.

Fase honetan:
– Produktuak aldatu daitezke
– Diseinua egokitu daiteke
– Koloreak edo kokapenak berrikusi daitezke
– Kopuruak doitu daitezke.

Helburua azken proposamen egokia adostea da.

Aurrekontua onartzen denean, eskaria behin betiko baieztatuko da.

Eskariaren datuak

Bezeroak ondorengoa zehaztu beharko du:
– Produktuaren erreferentzia
– Kolorea
– Neurri bakoitzeko kopuruak

Fakturazio datuak

– Izen-abizenak edo enpresaren izena
– IFZ
– Helbide osoa
– Hiria
– Posta-kodea
– Helbide elektronikoa

Bidalketa datuak

– Hartzailea
– Helbide osoa
– Hiria
– Posta-kodea
– Harremanetarako pertsona
– Harremanetarako telefonoa

*Ohar garrantzitsua:
Fakturazioa eta bidalketa modu independentean kudeatzen direnez, atal bakoitzean eskatzen diren eremu guztiak bete beharko dira, informazioa errepikatu behar bada ere.

Serigrafia.eus-en aldetik
Ondorengo dokumentazioa aurkeztuko da:
– Diseinuaren azken mockup edo maketa
– Diseinua neurrira dagoela erakusten duen irudia
– Erabiliko diren Pantone koloreak

Dokumentazio hau bezeroak berretsi eta onartu beharko du ekoizpena hasi aurretik.

*Ohar garrantzitsua:
Mesedez, berrikusi arretaz xehetasun guztiak. Behin eskaria baieztatu eta ekoizpena martxan jarrita, ez da aldaketarik onartuko.

Eskaria produkzioan sartuko da eta aurreikusten den entrega-data jakinaraziko da.

Ekoizpen-epea
Ekoizpenaren batez besteko epea 2 aste ingurukoa da, nahiz eta eskariaren ezaugarrien arabera alda daitekeen.

Eskaria amaitutakoan:

– Bezeroari jakinaraziko zaio

– Bidalketa egingo da

– Faktura bidaliko da

Ordainketa

Ordainketa transferentzia bidez egin beharko da.
Transferentziaren kontzeptuan honako hau adierazi beharko da:
ORDAINKETA + FAKTURA ZENBAKIA

OHARRA
Mertxandising produktuetan, ekoizpen-prozesuaren berezitasunak direla eta, eskatutako kopuruaren eta entregatutako kopuruaren artean %5eko bariazioa
egon daiteke.

Kasu horietan, benetan entregatutako kopurua fakturatuko da.